Urretxu eta Bergara lotuko dituen autobia tarteak bidesaria izango du

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urt. 17a, 11:13

Urretxu eta Bergara lotuko dituen autobia erabiltzeagatik ordaindu egin beharko da. Kamioiek zein autoek ordaindu beharko dute, beraz, Zumarraga, Urretxu, Antzuola eta Bergara lotuko dituen autobia erabili ahal izateko. 

Goiak adierazi duenez, Deskargan jarriko dute bidesaria, 680 metro izango dituen tunelaren aurretik –tunel horrek Deskargako mendatea zeharkatuko du, eta horrela Gipuzkoako errepideetako puntu beltzetako bat arinduko da–. Bi dira bidesaria jartzearen arrazoiak. Batetik, autobia eraikitzeko gastuei aurre egiteko jarriko dute. Eta, bestetik, autobia berria kamioiendako atzeko ate bat izatea ekidin gura dute. Izan ere, Urretxu eta Bergara arteko autobia doakoa jarriz gero eta 2012an Etxegaraten kamioiendako bidesaria jartzea aurreikusi dutela aintzat hartuta –autoendako ere jartzea ez dute erabat baztertu–, Frantziara doazen kamioiek Etxegarateko bidesaria saihestu dezaketela ondorioztatu dute adituek. Nola? Bada, AP-1etik joanda, Urretxu-Bergara autobiatik aldendu eta N-1era bueltatuz, Beasainen. Goiaren ustez, "ondorio kaltegarri" hori ekiditeko modua da Urretxu eta Bergara arteko tartea ordainpekoa izatea. Gainera, Urretxu-Bergara autobia "gaitasun handiko errepideen" artean kokatzen du Goiak eta "soilik" zergen bitartez finantzatuko denez, ordainpekoa izan behar dela uste du.

Hamar kilometro:170 milioi
Gipuzkoako errepide garestienen artean kokatzen da autobia. Hamar kilometro eskas egiteko 170 milioi euro gastatuko dira. 2013an zabaltzea espero dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak