Asteburu honetan Ertzaintzak Euskal Autonomia Erkidegoan 22 gidari atxilotu ditu alkohol eta drogen menpean gidatzeagatik, horien artean 2 Debagoienean. Lehenengo atxiloketa zapatuan izan zen, Bergaran alkoholemia kontrolean positiboa eman eta gero. Domekan, berriz, Arrasaten zirkulazio istripua izan ondoren Ertzaintzak alkoholemia froga egin zion gidari bati eta honek positiboa eman ondoren atxilotu zuten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.