Euskadiko Txapelketako derbia, Ford Mugarrirendako (34-28)

Xabier Urtzelai 2011ko urt. 16a, 14:08

Abiadura bizian, radar guztiek erretratua ateratzeko moduan hasi zuen Ford Mugarri Arrasatek zapatuan derbia. Soraluce Bergara taldeko mutilak konturatu zirenerako markagailuak 5-0 erakusten zuen; tarte horretan Arrasateko taldeko Aldanondo eta Isasmendi maila bat gorago ibili ziren.

Liderraren kantxara gauzak ondo egin asmoz joan ziren Bergarako mutilak, baina hasiera hori zigor handia izan zen mahoneroendako: "Gol errentak baino, Arrasatekoek minutu horietan erakutsitako nagusitasunak inpresioa eragin dit", onartu zuen partidu amaieran Josetxo Muniategik.

Hasiera makal horren ostean, baina, Bergarakoen errakzioa etorri zen. Markagailuko aldea txikitzea lortu zuten, baina gerturatu orduko, Arrasatekoek berriro ere estutu eta aurrera egiten zuten.

Saio berezia, Harmailatik saioan

Astelehenean (20:45) Harmailatik saioko platoan izango ditugu bi taldeetako ordezkariak, derbiaren eta txapelketaren gainean berba egiteko. Kronika osoa, berriz, Asteleheneko Goiena paperean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak