Arrasaten eta Bergaran grabatuko dute ETBko 'Kerman mintzalagun bila' saioa

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urt. 14a, 15:14

ETBko 'Kerman mintzalagun bila' programako hainbat atal Arrasaten grabatuko dituzte urtarrilaren 25ean, eguaztena. Bezperan, martitzenean, Bergaran grabatuko dituzte.

Bai Arrasaten zein Bergaran hiru pertsona behar dituzte estra lanetarako. Ordutegia honako hau izango da: 09:00ak inguruan mintzalagun bat, 11:30ak inguruan beste mintzalagun bat eta 15:15ean hirugarren mintzalaguna. Hau guztia zehaztu eta gero, parte hartu nahi dutenei gidoia bidaliko zaie ondo ikasteko. Gidoiarengatik ez dago kezkatu beharrik, bertan jartzen duena norberaren berbekin azaldu dezakete-eta, beti ere istorioaren haria galdu barik. Grabaketarako, jeneralean, ordu eta erdi behar izaten dituzte, nahiz eta gero, emisioan, bost minutuko programa bat den.

Grabatu eta gero kopia bat bidaltzen diete etxera parte hartu dutenei eta emisio eguna zehazten dutenean deitzen diete telebistan ez galtzeko parte hartu duten atala.

Interesa dutenek honako helbide honetara idatzi behar dute: kermanetb@gmail.com edo bestela telefono honetara deitu: 94 423 33 02 edo 638 299 994.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak