Munduko 100 onenen artean jarraitzen du Eroskik

Leire Kortabarria 2011ko urt. 14a, 13:56

Deloitte aholkularitza-enpresak egindako ikerketa baten arabera, Eroski Taldeak jarraitzen du munduko 100 banaketa-enpresa garrantzitsuenen artean egoten; 81. dago. Deloittek nabarmentzen du supermerkatuen arloan dela bereziki indartsua Eroski Taldea: hain zuzen, 28. postuan kokatzen du.

Ondorio horiek ateratzeko, mundu osoan 250 banaketa-enpresa handienek azken jardunaldian egin dituzten salmenten bolumena hartzen du kontuan, eta sektorea, aurreikuspenak eta joerak ere aintzat hartzen ditu Deloittek.

AEBetako Wal-Mart taldea da beste behin zerrendako lehenengoa. Hurrengo postuak hauek izan dira: Carrefour (Frantzia), Metro (Alemania), Tesco (Erresuma Batua) eta Schwarz (Alemania).

Lehenengo hamarren artean, berritasunak daude: Costco (AEB) 7. postura igo da, eta Aldi (Alemania), 8.era.

Hego Euskal Herrian presentzia duten Espainiako enpresak ere zerrendan agertu dira. Postu onena Inditex taldeak lortu du (36.a); gero, Mercadonak (39.a) eta El Corte Inglesek (43.a). Inditex taldeari dagokionez, Deloittek esaten du mundu osoan moda arloko bosgarren enpresa handiena dela, eta Europako lehenengoa.

Irabazi handiagoak

Munduko 250 banatzaile handienek gehiago irabazi eta gehiago saldu zuten 2009ko jardunaldian: %2,4 eta %3,1 arte gehiago irabazi zuten, eta %1,2 gehiago saldu zuten. Salmentak gutxiago handitu ziren, Deloitteren esanetan, kontsumitzaileak gutxiago zorpetu zirelako 2009an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak