Olioa batzeko makinak jarrita, has daiteke olioa eramaten

Ubane Madera 2011ko urtarrilaren 14a

Dagoeneko Mankomunitateko herri guztietan olioa jasotzeko edukiontziak jarrita daude, guztira 32. Beraz, has daiteke etxean erabilitako olioa eramaten, etxez etxe banatutako poteak erabilita. Zerbitzua emateko Debagoieneko Mankomunitateak Eko3r enpresa kontratatu du, eta jarri diren edukiontzi berriak Arrasaten daudenak modukoak dira.

Erabilitako olioa eramateko pote bereziak erabili behar dira. Mankomunitatea halakoak banatzen ibili da etxez etxe egunotan eta dagoeneko banaketa amaituta dute. Hala ere, banaketak arazoak izan dituzte eta bizilagun batzuk pote barik geratu dira. Hala, landa auzoko bizilagunek, zein kalekoek dagozkien herriko udaletxeetan jaso ditzakete poteak.

Kokaguneak, herriz herri

Edukiontziak honako lekuetan ipini dituzte:

Arrasaten: Udala plazan, Garagartzan, Maiatza bata plazan, Zaldibarren, Inazio Zuloagan, Erguinen, Legargainen, Bedoñan, Gesalibarren, Zigarrolan eta Eroskin.

Bergaran: Osintxun, Angiozarren, merkatu plazan, Matxiategin, Zubiaurre kalean, Bolun eta Ibargarai hiribidean (biribilgunean).

Oñatin: Apaolaza kalean, Lizaur kalean, merkatuko biribilgunean, Olakua auzoan eta Portu kalean.

Aretxabaletan: Gernika plazan, Nafarroa kalean eta Otalora kalean.

Eskoriatzan: Santa Ana auzoaren sarreran, Intxaurtxueta auzoan eta Aranburuzabala kalea, 54 zenbakian.

Antzuolan: frontoi bidean.

Elgetan: Berraondokoan.

Leintz Gatzagan: Dorletara bidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak