Herritarren botoa sarean
Izenak ondo dioen moduan, herritarrek aukeratuko dute herritarren saria nori eman. Hala, DKSk duen blogean sartu eta bertan eman ahal izango duzue botoa, eta botoaren zergatia ere eman.
Beste sari batzuk
Eurekin batera, talde onenaren saria jasoko dute Sustrai Aloña Mendi saskibaloi taldeko mutilek (hiru urtean jarraian igo dira kategoriaz), kirol ibilbidearen gaineko errekonozimendua izango da Aitor Zabaleta pilotu bergararrarendako (urteak daramatza Lola BMW autoarekin lehian, eta 2010ean ere Euskal Herriko mendiko sariko txapeldun izan da) eta teknikari onenaren saria izango da Alberto Garai kirol medikuarendako (puntako kirolari profesionalekin lan egitearekin batera, urteak daramatza ibarreko herri mailako kirolarien gaineko jarraipena egiten). Kirol babesle onenaren saria, berriz, Ford Mugarrirendako izango da. Sari horiek, eta gehiago, hilaren 21ean, Aramaion.