Gripeak gazteengan izan du eragin handiena momentuz, eta gripe arruntaz gain, A gripea ere badute batzuek. Medikuek eskatu dute gripearen sintomak dituztenek, familiako medikuarengana jotzeko 2-3 egun etxean sukarrarekin egon eta gero.
Garai hauetan normala izaten da ospitalean gaixoentzako lekurik ez egotea, baina momentuz, normaltasuna da nagusi Debagoieneko Ospitalean.
Gomendioa: etxean gelditzea
Bestalde, medikuek gomendatu dute gaixoak etxean egon daitezela, epidemia gehiago ez zabaltzeko.