2011ko Espainiako Itzulia aurkeztu dute, eta 20. etapan Debagoienetik pasako dira

Sergio Azkarate Beitia 2011ko urt. 12a, 12:57

Bilbo eta Gasteiz artean izango da etapa hori, eta Debagoienean zehar ibiliko da, irailaren 10ean.

Gaur aurkeztu dute ibilbidea, Alacanten, eta, esan bezala, itzuli amaiera aldera gure ibarretik pasako da tropela.

Hain zuzen, 187 kilometro izango ditu 20. etapak. 58. kilometroan Bergaratik pasako dira ziklistak. 66. kilometroan Elosuko mendatea igoko dute, lehen mailakoa; handik Urretxu aldera joko dute. Antzuolatik pasau ostean, 100. kilometroan Bergarara joango dira berriro eta handik Arrasatera joko dute. Ondoren, Kanpanzar igoko dute, hirugarren mailakoa, eta Elorrio aldera hartuko dute.

Etapa Gasteizen bukatuko da eta amaieratik 37 kilometrora Urkiola igoko dute, lehen mailakoa.

Lavuelta.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak