ELAk zein ESKk greban parte hartzeko deia egin dute

Ubane Madera 2011ko urt. 12a, 12:47

ELA eta ESK sindikatuek urtarrilaren 27ko greban parte hartzeko deia egiteaz bat, pare bat ekitaldi antolatu dituzte horren harira. ELAk langileen batzarra egingo du egubakoitzean, hilaren 14an Oñatin, 09:30etik 11:30era, eta ostean kale agerraldia. ESKk, berriz, hitzaldia egingo du urtarrilaren 19an Arrasaten (18:00, Kulturaten) eta 19:30ean kale agerraldia, Seber Altube plazan.

ELAri dagokionez, sei puntu exijitzen dituzte: pentsioen murrizketarik ez dadila onartu; gizarte-segurantza sistemako prestazioak duintzea; soldatak igotzea, “sistemaren etorkizuna bermatzeko erarik egokiena soldatek erosteko ahalmena irabaztea” dela uste dutelako; gizarte segurantza kotizazio sozialez gainera, bestelako bide batzuekin ere finantzatzeko, zerga bidez, esaterako; kotizazio sozialetan enpresentzako hobariak kentzea eta gizarte-segurantzari buruzko erabakiak euskal esparruan” hartzea.

ESK: krisiaren kosteak sektore ahulenen gain

ESK sindikatuak, berriz, gura du orokorrean “langile guztiei erreformaren zentzugabekeria ezagutarazi” eta baita ere, “erreformaren bizkarrean esku-hartzen den politika neoliberala eta berau bertan behera botatzearen garrantzia”.

ESKren ustez, “aurreko urtetan etekinen neurrigabeko pilatzearen ondorioz krisia eragin zutenek, krisiaren kosteak langile eta gizartearen sektore ahulenen bizkarretik ematea exijitzen dute. Eta gobernuek hauen esanetara dihardute”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak