Gaur, eguaztena, aurkeztuko dute Debagoienetik pasako den Espainiako Itzulia

Xabier Urtzelai 2011ko urt. 12a, 09:53

Alacanten aurkeztuko dute gaur eguerdian Debagoienean hainbat kilometro egingo dituen Espainiako Itzulia. Hori da aurtengo Vueltako albiste nabarmenetako bat, 33 urteren ostean EAEko errepideetatik igaroko dela, alegia.

Euskal Herritik igaroko dira hiru etapatan. 17. etapan Oyon-Peñacabarga etapa egingo dute; 19. etapan Noja-Bilbo egingo dute, eta 20. etapan Bilbo-Gasteiz. Hain zuzen, azken etapa horretan pasako dira ziklistak Debagoienetik, eta helmugarako 30 kilometroren faltan Urkiola igoko dute.

Anglirura itzulera

Azken bi ediziotan ez dute Asturiasko mendate esanguratsu hori igo, 2008an igo zuten azkenekoz, eta aurtengo edizioan berriro bueltatuko dira azken hamarkadan Vueltan mendate mitiko bilakatu den Anglirura. Horrekin batera, beste bost mendatetan izango dira etapa amaierak: Sierra Nevada, La Covatilla, La Manzaneda, La Farrapona eta Peña Cabarga mendateetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak