Bihar zabalduko da Zegama-Aizkorri mendi maratoian izena emateko epea

Maider Arregi 2011ko urt. 11a, 15:53

Aurtengo Zegama-Aizkorri mendi maratoiak kutsu berezia izango du hamargarren edizioa da-eta. Maiatzaren 29an egingo da lasterketa eta 450 plaza daude. Bihartik hilaren 28ra arte izango da izena emateko aukera.

Izena ematen duten guztien artean, zozketa egingo da otsailaren 25ean Zegamako udaletxean; dortsalen zerrenda hurrengo egunean, otsailak 26, argitaratuko da Zegama-Aizkorriko webgunean. Aurtengoa 10. edizioa denez, kutsu berezia eman nahi diote, gainera, antolatzaileek. Euren asmoetako bat da Zegamari eta mendizaletasunari buruzko mahainguruak antolatzea. Bestalde, hasierako ediziotik 2010era arte egin diren mendi maratoien irudiak DVD batean laburbiltzeko asmoa ere badutela adierazi dute. Horretaz gain, edizio guztietan parte hartu duten korrikalariei omenaldia egingo diete, esker ona agertzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak