Greba orokorraren aldeko bilkura egin du LABek

Julen Iriondo 2011ko urtarrilaren 11

LAB sindikatuak bilkura egin du eguerdian Arrasateko Sebero Altube plazan, pentsioen erreformaren kontra eta urtarrilaren 27rako euskal gehiengo sindikalak deitu duen greba orokorra babesteko.

 

Bilkurarekin, sindikatuak urtarrilaren 27ko greba orokorrera deitu gura izan ditu herritarrak LABek. Espainiako Gobernuak egin gura duen pentsioen erreformaren kontra deitu du greba euskal gehiengo sindikalak.

Gaurko bilkuran LAB sindikatuko Debagoieneko hainbat ordezkarik hartu dute parte. Hauek salatu dute Gobernuak aldaketa handia egin gura duela pentsioen sisteman, erretiro adina 65 urtetik 67ra atzeratuta eta kotizazio urteak gehituta.

Pentsio sistema pribatizatzeko gogoa ikusten du LABek Gobernuak egin gura duen erreformaren atzean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak