Kamisetak giza eskubideen alde eta Saharari laguntzeko

Maider Arregi 2011ko urtarrilaren 11

Aretxabaletako IESBAA eta Arrasateko NUBI elkarteek kamisetak jarri dituzte salgai. Helburua,  Saharari laguntzea eta giza eskubideen alde egitea. Alde batetik, Mendebaldeko Saharan gertatzen ari diren eguneroko atxiloketak, torturak, desagerpenak, bortxaketak salatu nahi dituzte. Bestetik, dirua batu nahi dute bertan lanean dauden sahararrei laguntzeko.

 

Nagusientzat emakume eta gizonezko kamisetak dituzte, kolore berdina baina modelo ezberdinekoa. Bakoitzak 12 euro balio du. Haurren kamisetak ere jarri dituzte salgai. Urdinak neskendako eta berdeak mutilendako. Bakoitzak 10 euro balio du.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak