Goiena Telebista ikusten ez baduzu, berriro sintonizatu

Usoa Agirre 2011ko urtarrilaren 13a

Hainbat aldaketa egin ditugu Muruko antenan; hori dela eta, baliteke Goiena Telebista ikusten zenuten hainbat etxetan orain ez ikustea. Kasu honetan, zure telebistan berriro sintonizatu beharko duzu. Hau da, zure telebistak berriro bilatu beharko du automatikoki (edo bestela zu zeuk eskuz) Goiena Telebista.

Lurreko Telebista Digitalaren bitartez jasotzen duten etxeetan egin beharko dute egokitzapen hau. Antenetan egindako egokitzapenak eragina dauka ondorengo herrietan bakarrik: Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Aramaio eta Oñatin.
 
Berriz sintonizatu, baldin-eta:

  • Aipatutako herriren batean bizi bazara
  • Telebista LTD bitartez ikusten baduzu
  • Orain arte Goiena Telebista ikusi baduzu, baina orain ikusten ez baduzu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak