Neguko beherapenak Aasteburuan hasi izanak eragin handia izan du bertako dendetan

Jon Berezibar 2011ko urt. 10a, 12:28

Errege Egunaren ostean eta asteburua aurretik hasi da aurten beherapen sasoia eta horrek eragin bizia izan du bezeroen aukeran;izan ere, bestela baino erosle gehiagok jo du hiriburuetako saltoki eta merkataritza zentroetara.

Gureko dendariek ere ondo sumatu dute egutegiak eragindakoa. Hala ere, dendariek diote eragina uste baino txikiagoa izan duela horrek. "Jendea Bilbo eta Gasteizera joan dela igarri" dela diote, adibidez, Arrasateko Jifh gazteentzako arropa dendakoek, "baina jendea ibili badabilela" eta Lasagabaster dendan "aurreko urteetan baino hobeto" hasi direla diote. Oñatiko Chic-en ere "zubiaren eraginaren beldur" ziren eta azkenean "oso ondo" batekin erantzuten diote lehenengo egunak zelan joan zaizkien galdetuta. "Horretan %40ko deskontuekin hasi izanak ere izango du eraginik", aitortzen dute.

Hasteko, %30-40ean

Lehenengo bi asteetan %30eko beherapenari eutsi ohi diote komertzio gehienetan eta hortik aurrera astez aste jarraitzen dute prezioa jaisten. Arrasateko Lasagabasterren, ostera, gaur %50eko deskontuekin zabalduko dute zuzenean eta Oñatiko Loramendin asteburuan jada izan dituzte jantziak erdi prezioan. Bergarako LZE-en ere %50eko beherapenarekin hasi dira zenbait jantzitan eta hemen ere asteburuan zehar "oso lanpetuta ibili" dira, "batez ere egubakoitz arratsaldean eta zapatu eguerdian".

Gabonetako kanpaina eskasa

Gabon kanpaina eskas baten ondoren datoz aurtengo beherapenak eta nabari ei da oso artikulu zehatzen bila dabiltzala bezeroak deskontu onen zain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak