Ipini dituzte olioa jasotzeko makinak herri gehienetan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko urt. 10a, 09:49

Debagoieneko Mankomunitateak etxeko olioa jasotzeko zerbitzu berria jartzen dihardu bailara osoan. Horretarako, olioa jasotzeko edukiontziak ipintzen dabiltza, guztira 21 makina. Dagoeneko Elgetan, Aretxabaletan, Leintz Gatzagan, Eskoriatzan, Oñatin eta Antzuolan ipini dituzte makinak; gainera, ontzi jakin batzuk behar dira olioa birziklatzeko.

Horiek ere dagoeneko banatu dituzte etxerik etxe. Gaur eta bihar, astelehena eta martitzena, Bergaran jarriko dituzte makinak, eta Bergarako etxeetan ere ontzi bereziak banatuko dituzte.

Arrasaten, martxoa ezkero

Bailara osoan ipini dituzten makinak Arrasaten zeudenak bezalakoak dira. Eko3r enpresa kontratatu du Mankomunitateak lan hori egiteko. Arrasaten iaz  otsailean jarri zituzten 11 makina eta martxoa ezkero martxan dago zerbitzua.

Sukaldeko olioa bakarrik

Banatu duten ontzi bereziak sukaldeko olioa jasotzeko bakarrik balio du. Erabiltzaileak egin behar duena da: ontzian erabilitako sukaldeko olioa bota (ez da olio beroa isuri behar) eta behin ontzia beteta dagoenean edukiontzira eraman. Makinan (irudikoa bezalakoa) dagokion lekuan sartu behar da ontzia eta makinak berak beste ontzi huts eta garbi bat itzuliko du.

Olioa birziklatuta lortzen diren ingurumen onurak dira: ura kutsatzen duen hondakinaren deuseztapena, araztutako uraren berrerabilpena, degradazioa murriztea eta dependentzia energetikoa murriztea.

Puntu berdea desagertuko da

Zerbitzu berri horrekin batera, 20011n Puntu Berde Mugikorra desagertu egingo da. Hori dela eta, Mankomunitateak herritarren laguntza eta elkarlana eskatu du. Hain zuzen, eskatu dute urtarrilean olio poteak eta bestelakoak ez uztea Puntu Berde Mugikor zerbitzua eskaintzen zen lekuetan.

Makinak herrietan

  • Arrasate.  11 makina: Udala plaza, Garagartza, Maiatzaren Bata plaza, Zaldibar, Ignazio Zuloaga, Erguin, Legargain, Bedoña, Gesalibar, Musakola eta Eroski.
  • Bergara.  7 makina: Osintxu auzoa, Angiozar auzoa, Merkatu plaza, Matxiategi, Zubiaurre kalea, Bolu eta Ibargarai hiribidea.
  • Oñati.  5 makina: Apaolaza kalea, Lizaur kalea, Merkatu plaza, Olakua auzoa eta Portu kalea.
  • Aretxabaleta.  3 makina: Gernika plaza, Nafarroa kalea eta Otalora 19 kalea.
  • Eskoriatza.  3 makina: Santa Ana auzoko sarrera, Intxaurtxueta eta Aranburuzabala 54 kalea.
  • Antzuola.  Makina 1: Frontoi bidea.
  • Elgeta.  Makina 1: Berraondokoa.
  • Leintz Gatzaga.  Makina 1: Dorletarako bidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak