Hilaren 15era arte eman dezakete izena etorkinek hauteskundeetan bozkatzeko

Irati Goitia 2011ko urt. 8a, 11:27

Eusko Jaurlaritzaren Immigrazio Zuzendaritza gida bat banatzen hasi da, eta bertan informazioa biltzen da etorkinek maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan bozkatu ahal izateko bete beharko dituzten eskakizunei buruz.

Argitalpen horretan zehazten denez, urtarrilaren 15ean amaitzen da boto eskubidea aitortzen duen erregistratze aldia. Bestalde, botorako eskubidea dute: Europar Batasunetik kanpo egonik, Estatu Espainolarekin udal hauteskundeetarako hitzarmenak egin dituzten herrialdeetako nazionalitatea duten herritarrek. Gaur egun honako hauek dira herrialde horiek: Bolivia, Txile, Kolonbia, Ekuador, Paraguay, Peru, Norvegia eta Zeelanda Berria.

Botoa emateko eskubidea egikaritu nahi dutenek ohiko baldintzak betetzeaz gain (18 urtetik gorakoak izatea, besteak beste), beste baldintza bat ere bete beharko dute, hain zuzen, hauteskunde-erroldan erregistratu baino lehen, gutxienez aurreko 5 urteetan, Espainian erregulartasunez eta etengabe bizi izana. Nolanahi ere, Norvegiako herritarrek nahikoa dute 3 urterekin.

Euskadiko etorkinen elkarte guztiei eta udaletako immigrazio-teknikariei igorri zaie informazioa eta gida etorkinen artean gehien erabiltzen diren hizkuntzatan kaleratu da. Hala ere, interesatuta daudenek Hauteskunde Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzetan eta 901101900 telefono zenbakian ere eska dezakete informazioa.

ELECCIONES MUNICIPALES GV

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak