Zapatuan Bilbon presoen alde egingo duten manifestaziora batzeko deia egin dute zenbait herritarrek

Jon Berezibar 2011ko urt. 4a, 13:05

Oraingo zapatuan, urtarrilak 8, Bilbon euskal presoen alde egingo duten manifestaziorako indarrak batzeko asmoarekin, Debagoieneko zenbait herritar eta eragilek deialdia egin dute. Arrasaten, esaterako, bideoa eskegi dute Youtube-n hitzordura batzeko deialdiarekin, eta herritarrez gain ordezkari politikoek ere agertu dute atxikimendua: Pello Urizar (EA), Xabier Zubizarreta (ezker abertzalea), Ander Rodriguez (Alternatiba) eta Joxe Etxeberriak (Aralar), tartean. Bergaran ere herriko presoen lagunek manifestaziora joateko deia egiten dute. Horretarako, autobusak antolatu dituzte eta txartelak Bule eta Arranon eros daitezke. Arrasatetik ere aterako da autobusa zapatuan. Txartelak Irati tabernan daude salgai 6 eurotan. Honez gain bihar, hilak 5, Bergaran, manifestazioa egingo dute presoen alde, 19:30ean, plazatik aterata. Oñatiko Amnistiaren aldeko Mugimenduak ere autobusa antolatu eta Arranon daude txartelak salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak