Aretxabaleta, Aloña eta Mondra garaile Bixente Etxeandia futbol txapelketan

Mirari Altube Arrese 2011ko urt. 4a, 11:16

Atzo, urtarrilak 3, jokatu zituzten Bixente Etxeandia Gabonetako II. futbol txapelketako finalak Ibarra futbol zelaian. Debagoieneko futbol eskoletako 200 neska-mutikok baino gehiagok jardun dute norgehiagokan lau egunetan eta txapeldunak izan dira: Aretxabaleta (2002), Aloña (2001) eta Mondra (2000).

Abenduaren 26a eta urtarrilaren 3a bitartean jokatu dute txapelketa 2002, 2001 eta 2000. urtean jaiotako neska-mutikoek. Aloña, Bergara, Mondra eta Aretxabaletako gaztetxoek partidu biziak eta emozioz beteak jokatu dituzte eta harmailetan guraso eta lagun asko elkartu dira. Txapeldunek Bixente Etxeandia jokalari eta entrenatzaile handiaren eskuetatik jaso dituzte garaikurrak, eta txapelketako hiru jokalari onenek ere saria izan dute.

- 2002an jaiotakoen artean:

Txapelduna: Aretxabaleta A

Txapeldunordea: Bergara

Jokalari onena: Axel Armendia (Aretxabaleta)

- 2001ean jaiotakoen artean:

Txapelduna: Aloña A

Txapeldunordea: Bergara B

Jokalari onena: Karlos Odriozola (Aloña)

- 2000an jaiotakoen artean:

Txapelduna: Mondra A

Txapeldunordea: Mondra B

Jokalari onena: Aitor Kortes (Mondra A)

Antolatzaileak oso pozik agertu dira txapelketaren jardunarekin, aparteko giroa izan delako bai partiduetan, bai harmaileltan, eta kiroltasuna nagusitu delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak