2009an baino 393 langabe gutxiagorekin bukatu da 2010a Debagoienean

Goiatz Arana Begiristain 2011ko urt. 4a, 11:18

Langabezia tasa 9,44 zen 2010eko abenduan: 2009koan, 10,71. Hego Euskal Herrian joera bestelakoa izan da: duela urtebete baino 10.118 langabe gehiago daude orain.

2009 eta 2010 urteetako datuen taulak

  Antzuola   Aretxabaleta   Arrasate
  2009 2010 2009 2010 2009 2010
Langabeak 95 92 353 301 1.444 1.248
Tasa 10,44 10,11 10,94 9,33 12,48 10,79
  Bergara   Elgeta   Eskoriatza  
  2009 2010 2009 2010 2009 2010
Langabeak 722 677   35 39 234  196
Tasa 10,06 9,44 7,11 7,93  11,26
 9,43
  Gatzaga   Oñati   Debagoiena  
  2009 2010 2009 2010 2009 2010
Langabeak 13  8 423 365  3.319  2.926
Tasa  9,77  6,02  7,83  6,75  10,71  9,44

Debagoienean, orotara, lan barik zeuden 2.926 pertsona zenbatu dituzte urte amaieran. Arrasaten daude gehien –1.248–, eta Bergaran –677–, Oñatin –365– eta Aretxabaletan –301– hurrena. Horien atzetik daude zerrendan Eskoriatza –196–, Antzuola –92–, Elgeta –39– eta Leintz-Gatzaga –8–.

Tasari erreparatuz gero ere, Arrasatek jarraitzen du altuena izaten –10,79–, baina zerrendak bestelako itxura hartzen du ondoren. Kasu horretan, Antzuola dago bigarren lekuan –10,11–, Bergara hirugarrenean –9,44– eta Eskoriatza laugarrenean –9,43–; Aretxabaletan langabezia tasa 9,33 da, Elgetan 7,93, Oñatin 6,75 eta Leintz Gatzagan 6,02.

Eskualdean, oro har, iazko azarotik abendura egoera ez zen asko aldatu, apur bat hobera egin bazuen ere –9,46tik 9,44ra–. Atzerago begiratuta, iazko uztailetik jaso den daturik onena da; 9,28 zen orduko tasa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak