Hilaren 7an hasten dira beherapenak

Leire Kortabarria 2011ko urt. 5a, 13:40

Debagoienean eta Hego Euskal Herri osoan, hilaren 7an, egubakoitza, hasiko da neguko beherapen sasoia. Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian, martxoaren 31ra arte iraungo du; Nafarroan, martxoaren 6ra arte.

Ohi bezala, zenbait kontu gogoan izatea komeni da. Segidan, Kontsumo sailak egiten dituen oharrak:

  1. Beherapen sasoia da, gutxienez, aste batekoa, eta gehienez, bi hilekoa. Merkatari bakoitzak informatu behar du bere beherapenak zenbatekoak diren.
  2. Ezin dira beherapen gisa saldu beherapenak hasi baino hilabete lehenago, gutxienez, ohiko prezioan salgai egon ez diren artikuluak. Ezin dira horrela saldu ere hondatuta egoteagatik merkeago saltzen diren artikuluak ere. "Promozioak", "eskaintzak" eta "likidazioak" ez dira beherapenekin nahastu behar.
  3. Beherapenak ez badira dendako artikulu guztietarako, beheratuta daudenak eta ez daudenak bereiztuta egon behar dira.
  4. Beheratutako produktuak egoki etiketatuta egon behar dira eta konposaketa adierazi behar da.
  5. Garbi adierazi behar da produktuaren lehengo prezioa eta oraingoa.
  6. Erakusleihoan dauden beheratutako produktuetan argi eta garbi erakutsi behar da prezioa, kanpotik ikusteko moduan.
  7. Komertzio bakoitzak duen ordainketa eta itzulpen politika berberak indaarrean jarraitzen du beherapenetan.
  8. Eskatu eta gorde beti erosketa-tiketa.
  9. Komertzioak onartu egin behar du bezeroak itzultzen dituen hondatuta dauden produktuak.
  10. Luzaroko produktuak erosten badira, etxetresnak kasu, bi urterako balio du bere legezko bermeak. Epe hori pasatu eta gero, komertzioak esaten badigu gaizki erabiltzeagatik hondatu dela produktua, hala frogatu beharko du txosten tekniko batekin.
  11. Bermea duen produktu baten erreklamazioa egin behar badugu, oso garrantzitsua da faktura edo tiketa gordetzea, noiz erosi dugun frogatzeko. Eta, oro har, komeni da dokumentazio guztia gordetzea: publizitatea, albaranak, bermea…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak