Zabalik da izenemate epea Basque Culinary Centerrek eskaintzen duen graduan

Irati Goitia 2011ko urt. 3a, 17:42

Lau urteko iraupena duen Gastronomia eta Sukaldaritza Zientzietako Gradua irailean jarriko da abian eta 50 plaza daude.

Gastronomia eta Sukaldaritza Zientzietako Graduan interesa dutenek honako helbidean eman dezakete izena: academics.bculinary.com.

Otsailean, izena ematen dutenen artean, hautaketa prozesu bat egingo da interesatuen gaitasunak eta espediente akademikoa baloratzeko.

Graduaren helburua sukaldaritzarako profesionalak trebatzea da. Horrela, ikasleak gardua bukatzean, goi mailako zerbitzu gastronomikoak eta sukaldaritzako enpresak eta prozesuak diseinatzeko, inplementatzeko eta gainbegiratzeko gai izango dira. Horretarako, ikasleek nazioarteko irakasleak izango dituzte eta baita nazioarteko elikadura-enpresa garrantzitsuenetako profesionalak eta munduko jatetxerik onenetakoak ere.

Bestalde, Basuqe Culinary Center Mondragon Unibertsitatearen barruan dago eta unibertsitate horretako filosofiari jarraituz, prestakuntza praktikoak garrantzi handia izango du. Horrela, ikasleek lau urteetan egingo dituzte praktikak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak