Urte berriarekin, prezio berriak

Txomin Madina Milikua 2011ko urt. 3a, 17:04

Argia, gas naturala eta butanoa esaterako, garestitu egin dira. Garraioan bestalde, autobide eta autobusetako tarifak bere horretan mantenduko dira momentuz.

2011ak ekarri dituen prezio igoeren artean, argindarraren igoera da zalantza barik zeresan gehien ematen ari dena. %9,8 garestiagoa da argindarra zapatuaz geroztik eta  ondorioz, Energiako Estatu idazkaritzak aditzera eman duenezerabiltzaile bakoitzak hilero 3,2 euro gehiago ordaindu beharko ditu bataz beste; urtero 38,4 euro gehiago, . Azken hiru hamarkadatan egon den igoera handiena da berau.

Energia arloarekin jarraituz, gas naturalak eta butanoak ere gora egin dute. Hala, gas naturala %3,9 garestiagoa da orain, butanoa aldiz, %3,13 garestiagoa. Butano bonbona bakoitzak 13,19 euro balio du gaur. Gasolina duela 12 hilabete baino %13 garestiago dago gaur, gasolioa, %18 garestiago.

Abenduko Euriborrak, gora

Euriborrari dagokionez, abenduko euriborrak urteko hipoteken garestitzea ekarriko du. Hala, 2009ko abenduan baino 0,28 puntu gorago zegoen euriborra: ondorioz, hipoteka abenduan sinatu zutenek, urtean 240 euro gehiago ordaindu beharko dute.

Zigiluen prezioa ere grestitu egin da: %2,94 egin du gora gehien erabiltzen den zigiluak; Espainia barruan gutunak eta postalak bidaltzea ahalbideratzen duen zigiluaren prezioa, 0,35 eurokoa da.

Garraioan, aldaketa gutxi

Garraioari dagokionez, autobusen kasuan esan behar da Lurraldebuseko tarifek urtea hasi bezala bukatu dutela, prezio igoerarik gabe. Diputaziotik jakinarazi digutenez, aldaketarik egotekotan apiriletik aurrera izango da hori. Autopisten kasuan ere, AP-1 eta A8 autopistetako Gipuzkoako tramuetan bidaisariak ez dira igo. Arabako tramuetan, KPIaren igoera ezarri zaie bidaisariei eta Bizkaiaren kasuan, bidaisari gehienek behera egin dute.

Ogia izaten da urte hasieran garestitzen den beste elementuetako bat. Aurten baina, okindegi gehienek mantendu egin dute prezioa, azaroan igo zuten-eta. Urte hasierarekin prezioa igo duten okindegiek, bost zentimo igo dute gutxi gora behera.




ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak