Epidemia oraindik iritsi ez bada ere ohi baino jende gehiago dago gripeak jota

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko urt. 3a, 17:40

Iritsi da gripe epidemia Gasteiz eta Donostia inguruetara. Debagoienera, baina, oraindik ez da iritsi epidemia hori. Hala ere, asteburu honetan ohi baino paziente gehiago joan behar izan dira urgentzietara gripe edo katarro kasuengatik.

Asteburu honetan, Debagoieneko Ospitalean ohi baino gripe kasu gehiago egon dira. Ondorioz, arnas infekzioak, min muskularrak eta sukarra izan duten paziente ugari bertaratu dira ospitalera.

Alejandro Masie Debagoieneko Ospitaleko Urgentzietako buruaren esanetan, gripearen sintomak hauek izaten dira: sukar altua, min muskularrak, mokoak, eztula… Baina askotan, sintoma horiek guztiak izan gabe joaten da jendea urgentzietara eta arazoa hor dagoela esan du Debagoieneko Ospitaleko Urgentzietako buruak.

Asteburu honetan, Debagoieneko Ospitaleko urgentzietara 200 gaixo joan dira, eta horietatik %30 inguruk arnas infekzioak zituzten. Momentuz, gripeak eragin gehien gazteengan izan du.

Udazken negu honetan orain arte gripe kasu askorik egon ez arren, hasi dira sintomak dituen jende kopurua gehitzen eta momentu hauetan aurreko urtean baino gripe kasu gehiago daude.

Gripea saihesteko aholkuak

Gripea saihestea oso zaila da, baina kontuan hartu behar dira hainbat gomendio: ingurukoen eztuletatik eta gripea duten pertsonengandik babestea eta higienea zaintzea, besteak beste.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak