Jolas parkeak zabalik bihar arte etxeko txikienentzat

Jon Berezibar 2011ko urtarrilaren 3a

Arrasateko Txikilandia atzotik dago zabalik baina egunik bereziena azkena izango da, biharkoa, 20. urteurrena ospatzeko ekitaldiarekin. Bergarakoa gaur zabaldu dute pilotalekuan eta Oñatin ere berdin egin dute Zubikoan.

Bergara eta Oñatiko jolas-parkeak gaur ireki dituzte. Bergarakoa, udal pilotalekuan ipini dutena, 2-10 urte arteko umeendako da eta eguneko sarrera 3 euro da, eta hiru egunetakoa, 7 euro. Ordutegia honakoa izango da: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Urtarrilaren 5ean, Kabalgata egunean, jolasparkea 19:00etan itxiko da.

Oñatikoa ere gaur eta bihar egongo da zabalik,  11:00-14:00 eta 16:30-20:00etara, 4 eurotan egun osoa eta 2,5 euro egun erdia.

Jolas-parkeetan beteranoena Arrasateko Txikilandia da eta, hain zuzen, bihar ospatuko dute Txatxilipurdikoek parkearen 20. urteurrena. Aurtengoari dagokionez, atzo ireki eta bihar arte egongo da zabalik, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Biharko egunari dagokionez, 20 urte hauetan lanean jardun duten arduradun eta langileak omenduko dituzte eta egunari amaiera emateko zirkoa antolatu dute: clown ikastaroarekin, hanka-paloekin, malabar ikastaroarekin eta pailazoekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak