Realak irabazi du gazte mailako futbol txapelketa

Jon Berezibar 2011ko urtarrilaren 3a

Gabon-zahar egunean jokatu zen gazte mailako txapelketa entzutetsuko finala, Eibar eta Realaren arteko. Txuri-urdinek irabazi zuten txapelketa (1-0) Agorrosinen. Gureko taldeak fin ibili arren, Realak Bergara kaleratu zuen finalerdian (2-0) eta zorte are okerragoa izan zuten Aretxabaletakoek Eibarren aurka (Eibar 4 - Aretxabaleta 1). Orotara antolatzaileak oso pozik daude aurten txapelketak izan duen harrerarekin, "espero baino jende gehiago etorri baita", Pedro Rico Bergara Kirol elkarteko presidentearen arabera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak