2010eko albiste ikusienak 'Goiena.net'-en

Usoa Agirre 2010ko abe. 30a, 13:41

Goiena.net-en 2010ean izan ditugun albiste ikusienen zerrenda osatu dugu. Izan ere, urteko ikusienen zerrendek balio dute urteko albisteen errepasotxo bat egiteko. Albiste tristeak dira zerrendako gehienak, baina bada tartean pozteko modukorik ere. Hemen dituzue zuok, irakurleok, 2010ean gehien klikatu dituzuen 20 albisteak:

Albisteak eta, ondoan, izan dituen bistaratzeen kopurua.

  1. Joseba Iglesias 19 urteko arrasatearra hil da Udalatxen, istripua izanda (13.784)
  2. Motor-gidaria hil egin da, auto batekin istripua izan eta gero  (10.357)
  3. Euskal Herriko "alderik ilunena" Oñatin, Lonely Planeten arabera   (9.172)
  4. Skinhead itxurako 15 bat ezezagunek Never Surrender taldea erasotu dute, Gasteizen  (8.203 )
  5. Zirkulu misteriotsuak elurretan: X espedientea?  (4.627)
  6. Herriko hainbat taldek lore-eskaintza egin dute Joseba Iglesiasen omenezko muralean  (4.390)
  7. Joxepa Arregi Etxerat elkarteko ohorezko lehendakaria hil da  (4.284 )
  8. Ainhoa Sanchez, Miss Euskadi  (4.061)
  9. 35 urteko motozale bat istripuan hil da (4.029)
  10. Errepidetik irten eta bidegorrira  (3.767)
  11. Grebak izandako erantzuna Debagoienean  (3.620 )
  12. Des-Kontrol: "Honek ez dauka izenik; ondo prestatutako eraso bat izan da, oso argi zeukaten egin nahi zutena"  (3.526)
  13. Urte askoan Gaztelekuko dinamizatzaile izandako Patxi Hipolito ezaguna hil egin da (3.348 )
  14. Bergarako 25 urteko gaztea Donostiako ospitalera eraman dute larri  (3.321)
  15. Uribarri auzoko 'Baltzategi' barrutik guztiz erreta  (3.260)
  16. Ekitaldi jendetsua Joxepa Arregiri azken agurra emateko  (3.010)
  17. Karmele Igartua Aretxabaletako poeta hil da  (2.892)
  18. Maritxuk copyright beharrik ez duela erakutsiko du [gaurko argazkiak barruan]  (2.429)
  19. Txuri-urdinen pasioaren lekuko izan ziren Realeko jokalariak Debagoienean  (2.394)
  20. Bolu auzoko etxebizitzatik kaxa batzuk atera ditu poliziak; miaketa bukatu du  (2.363)

Goiena paperean ere egin dute urteko albisteen errepasoa hilabetez hilabete. Hemen ikus dezakezue:

Urtekaria 2010

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak