Azaro hasieran Marokok Sahara mendebaldea eraso zuenetik, egoerak bere horretan jarraitzen duela salatu dute bailako hiru elkarteetako ordezkariek. "Hilketak, bortxaketak, erasoak... Egunero daude halako gertaerak, baina hedabideetan ezer gutxi jasotzen dute horren gainian. Espainiako eta Marokoko gobernuaren jarrera lotsagarria da", esan dute. Debagoieneko hiru elkarteek Saharako elkarteetatik jasotzen duten hango egoeraren berri.