Donostiako Basque Culinary Center (BCC) etorkizuneko ostalaritza unibertsitatea izango denarendako, 2 milioi euro bideratuko ditu eraikina egiteko eta ekipamendu zientifiko eta teknologikorako. Bestalde, Oñatiko Enpresagintza fakultatearendako 1,5 milioi euro bideratuko ditu. Fakultate horrek eraikin berra inauguratu du aurtengo udazkenean; Mondragon Ikerkuntza Zentroa (MIK) ere bertan kokatu dute.
EAEko gainerako bi unibertsitateen artean, EHUk jasoko ditu 6,2 milioi euro eta Deustuko Unibertsitateak beste 1,5 milioi euro.