Handiek behera, txikiek gora
Eskualdean, herriz herri ezberdina da joera. Herri handienek, Arrasatek eta Bergarak, galdu egin dute populazioa. Arrasatek, 1.707 (-%8) eta Bergarak 452 (-%3). Gainerako herri guztiek gora egin dute, bereziki Antzuolak (%14), Elgetak (%11) eta Aretxabaletak (%10) eta maila txikiagoan Eskoriatzak (%3), Oñatik (%2) eta Leintz Gatzagak (%2).
Kostaldeak gora, barrualdeak behera
Gipuzkoan, kostako herriek egin dute nabarmen gora eta 15.000 lagun irabazi dituzte 10 urteotan. Hiribur8 ingurukoek ere bai. Eta baita herri txikienek. Eta, kontrara, galtzaile atera dira barrualdeko ohiko herri industrialak: Eibar, Zumarraga, Arrasate, Bergara, Legazpi… 5.000 lagun gutxiago bizi da herri horietan gaur egun 2000. urtearekin alderatuta.
| 2000 | 2010 | Aldea % |
|
|---|---|---|---|
| Arrasate | 23.718 | 22.011 | (-%8) |
| Bergara | 15.089 | 14.637 | (-%3) |
| Oñati | 10.717 | 10.957 | (%2) |
| Aretxabaleta | 6.101 |
6.700 | (%10) |
| Eskoriatza | 3.943 | 4.055 | (%3) |
| Antzuola | 1.896 | 2.161 | (%14) |
| Elgeta | 968 | 1.079 | (%11) |
| Leintz Gatzaga |
258 | 262 | (%2) |
| Debagoiena | 62.690 | 61.862 | (%-2) |