Gipuzkoa Aurrera fundazio izango da 2011 erdialdera

Usoa Agirre 2010ko abe. 29a, 10:52

Izaera juridiko, egoitza eta zuzendari nagusia berria izango ditu Gipuzkoa Aurrerak. Atzo egindako bileran, Gipuzkoa Aurrera fundazio bihurtzea onartu zuten, eta 2011 erdirako prestatuko dituzte estatutuak. Diputazioak, Kutxak, Adegik, Mondragon taldeak, Merkataritza Ganberak eta Donostiako Udalak osatuko dute.

Fundazioak izango dituen ezaugarri hauek nabarmendu dituzte:

  • Kide gehiago sartzeko aukera ere egongo da.
  • Txandakako presidentzia izango du, fundazioko erakundeen ordezkarien artean.
  • Fundazioaren kudeaketa Zuzendari Nagusi baten esku egongo da.
  • Donostian izango du egoitza.
  • Aurrekontu propioa izango du eta ekarpenak oraingo bazkideek egingo dituzte. 

2011rako helburu eta proiektuak

Ekonomia

  • Talentua Gipuzkoara erakartzeko eta hemen geratzeko programa.
  • Gizarte berrikuntzarako zentroa martxan jartzea.

Proiektu estrategikoak

  • Pasaiako portua. Pasaiako kanpoko portuari dagokion iritzi zehatza osatu (estrategia, lehentasunak, helburuak, esku-hartzea).
  • Gipuzkoako proiektu estrategikoen jardueren jarraipena egin.

Proiektu berriak

  • 2010ean ezarritako proiektuen jarraipena.
  • 2011ko proiektu estrategiko berriei sostengua eman.

Gizarte gaiak

  • Herrialde garatuenetako gizarte politikak hartu eta praktika onenekin benchmarking bat egin.
  • Gipuzkoa arduratsua eta solidarioa. Eremu horretan ekintza pilotua garatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak