Zeropeko tenperaturekin esnatu gara gaur ere

Irati Goitia 2010ko abe. 27a, 14:38

Giroa badoa pixkanaka epeltzen, baina gaurkoa ere gau hotza izan da benetan, eta bazter guztiak izoztuta azaldu dira goizean.

Egun hotzak ari dira izaten oraingo hauek. Hain zuzen, atzokoa izan zen urteko gaurik hotzena; termometroetan zeropeko tenperatuak izan genituen Euskal Herri osoan. Agurainen, adibidez, zeropetik 12,5 gradu izan zituzten atzo, eta geurean ere, hainbesteraino ez baina oso behera joan ziren termometroak; zero azpitik 4,9 gradu izan ziren Arrasaten.

Gaur ere tenperatura hotzekin esnatu gara. Goizeko lehen orduan, zelaiak eta parkeetako eserlekuak izoztuta agertu dira eta baita autoak ere. Gidatu beharra izan duen batek baino gehiagok lan ugari egin behar izango zuen autoa hartu baino lehen.

Hotzari aurre egiteko, ondo jantzita ikusi dugu jendea Oñatin, adibidez. Beste egun batzuetan armairuan gordeta izaten ditugun bufanda, gorro eta eskularruak soinean zeramatzaten kalean zebiltzanek.

Dagoeneko tenperaturak gora egin du. Izan ere, haizeak hegotik jo du eta horrek eragin du tenperaturak igotzea.

Bihar ere  tenperaturek gora egiten jarraitzea espero da, baina hodeiak ere areagotu egingo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak