Gehiengo sindikalak greba orokorrerako deialdia egin du urtarrilaren 27rako

Irati Goitia 2010ko abe. 23a, 15:12

ELA, LAB, EHNE, HIRU eta EILASEk deitu dute greba, pentsioen erreforma dela-eta.

Espainiako Kongresuan urtarrilaren 28an bozkatuko dute pentsioen erreforma, eta greba, aurreko egunean izango da. Sindikatuek aitortu dute botoa emango duten alderdiak baldintzatu nahi dituztela horrela.

Urtarrilaren 28an Espainiako Kongresuan bozkatuko den proposamena oraindik erabat zehaztu gabe dago. Izan ere, proposamena zehazte aldera, Toledoko Ituna sinatu zutenak biltzekoak dira oraindik. Hala ere, ildo nagusiak finkatuta daude eta horien artean daude erretiroa hartzeko adina 65 urtetik 67ra aldatzea eta pentsioa kalkulatzeko kotizazio urteak 15 izatetik 20 izatera pasatzea.

Sindikatuek pentsioen erreformak langileen eskubideak urratzen dituela salatu nahi dute grebarekin eta horregatik egin diete kalera irteteko deialdia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak