Lurraldebusek 84.000 euro inguru itzuliko dizkie bere erabiltzaileei

Irati Goitia 2010eko abenduaren 23a

Txartel makinen programazioan abenduaren lehen egunetan gertatu zen akats bat medio itzuliko die Lurraldebusek diru kopuru hori bere erabiltzaileei

Kontua da, autobusen 28.000 erabiltzaile baino gehiagori, zegokiena baino gehiago kobratu zietela, abenduko lehen egunetan txartel makinetan izandako hutsegite baten ondorioz. Horrela, okerreko tarifak kobratu zitzaizkien bezeroei, bai autobusetara igotzerakoan eta baita jaisterakoan ere.  45.011 bidaia ordaindu ziren txartelaren bidez egun horietan.

Kaltetutako erabiltzaileek egunotan jasoko dute soberan kobratu zitzaien diru kopuruari dagokion bonua, etxean;  Lurraldebus gaur hasi da bonuak bidaltzen.

Garraio publikoko arduradunak azaldu duenez, diru kopuru hori, txartela kargatzen den ohiko tokietara joanda karga dezakete erabiltzaileek txartelean, bonoa erakutsiz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak