Olentzerok txeke ederra ekarri dio gaur Arrasateko Sahararen Lagunen elkarteari, Nubi elkarteari, hain zuzen. Oñatiko Elkar Hezi ikastetxekoek ‘Izar Taupadak’ izeneko ekimen sortak egin dituzte astebetean eta amaiera eman zioten aurreko asteburuko elkartasun azokarekin.
Azoka horretan Elkar Hezikoek salda eta taloa, eta goxokien postuak jarri zituzten, eta bertan ateratako 1.900 euroak Nubi elkarteari emango diote. Nubi elkarteak jasotako 1.900 euro horiek Saharara bideratuko ditu eta zehazki sukalde bat muntatzeko erabiliko dute dirua.
Saharako auzia puri-purian dago eta Nubi elkarteko Juldainek esan digu, egoera hori hobetzeko Espainiako gobernuak ez duenez asko laguntzen, beharrezkoa ikusten dutela herritarrek Saharari laguntza ematea.