8,5 milioi euroko aurrekontua onartu du Mankomunitateak 2011rako

Txomin Madina Milikua 2010eko abenduaren 21a

Krisi garaiek markatutako aurrekontua onartu du Debagoieneko Mankomunitateak datorren urterako eta ondorioz, %15 txikiagoa izango da.

Bi arrazoi nagusi daude aurrekontuaren jaitsiera azaltzeko: batetik krisi ekonomikoa eta bestetik datorren urtetik aurrera Zubillagako Hiltegia ez dela gehiago Mankomunitatearen ardura izango. Hala, aurrekontutik kanpo geratzen dira Hiltegiak eragindako gastu eta irabaziak. Mankomunitateko udaletxeen ekarpena, orokorrean, %7 txikiagoa izango da.

Turismoan, erdia Mundumirarentzat

Aurrekontuaren bi heren ingurumen arloarentzat izango dira. Bertan sartzen dira besteak beste, zaborren kudeaketa, Garbiguneak eta Epeleko zabortegia.

Zerbitzu orokorretarako, bestalde, 1.145.349,38 euro erabiliko dira. Iaz baino %4,25 gutxiago. 

Turismoan aldiz, erdia pertsonal gastuetarako izango da eta beste erdia, Mundumira jaialdirako. 2011an Elgetan egingo den jaialdirako 76.600 euro aurreikusten dira, aurtengo Mundumirarako baino 5.000 euro gutxiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak