'Mugituko da' plataformak amaitu du bere ibilbidea

Irati Goitia 2010ko abe. 21a, 15:07

Jose Luis Elkororen askatasuna lortzea helburu zuen Mugituko da plataforma desegin dute.

Urriaren 14n itzuli zen etxera Jose Luis Elkoro, eta, horixe zen, Mugituko da talderaren xedea. Horregatik, plataformako kideek taldearen ibilbidea bertan behera utzi dute. Nahiz eta, euren azken helburua, hau da Elkoro aske geratzea, bete ez den arren.

Pili Gartziaren (plataformako kidea) arabera,  amaiera harro eta pozik eman diote plataformari, euren ustez, Bergarako herria batzea lortu dute-eta. Gartziaren hitzetan alderdikeriak albo batera utzita, jendea elkartzea lortu dute eta mezu positibo horrekin amaitu gura izan dute Mugituko da plataformakoek.

Bestalde, ibilbide guztian zehar jaso den ondare ekonomikoa Etxerat-era bideratuko dutela adierazi dute. Hala ere, Gartziaren esanetan, ondare ekonomikoak baino, garrantzia gehiago du bestelako ondareak. Hau da, egin diren mobilizazioetako argazkiek, irudiek eta testuek, besteak beste. Hori guztia batzea erabaki dute eta Olaso Fondora eta Udal Artxibora bideratzea, jendeak nahi duenean eskuragarri izan dezan. Horretaz gain, adierazi dute mobilizazioetan eginiko grabaketekin DVD bat kaleratuko dutela datozen egunetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak