Horrez gain, HKSFaren diruarekin kirol eta asistentzi jarduera ugari bultzatu ziren, gizarteratzeko
programei eta erakundeei diruz lagundu zitzaien, ezinduentzako laguntzak eman ziren, drogen
mendekoak birgizarteratzeko, adinduak zaintzeko, etab.
Etekinen %10
Kopuru hori kooperatiben etekinen %10 da. Taldeko arduradunek esan dutenez, "hasi zenetik, Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren ezaugarria izan da ingurunearekin konpromiso solidarioa eta erantzukizun soziala izatea. Horren baitan aipa daiteke ongizatea eta bizi kalitatea hobetzeko egiten duen ekarpen handia, enplegua eta enpresa jarduera sortuz, baita urtero kooperatiben etekinen %10 izaera sozialeko proiektuetan inbertitzea ere.
Portzentaje hori Heziketa eta Kooperatiba Sustapenerako Fondoaren bitartez bideratzen da (HKSF). 2005-2009 azken bosturtekoan, eduki sozialeko proiektuetan egindako inbertsioa 164 milioi euro izan zen.