2011ko Huhezinemara lanak aurkezteko epea zabalik

Usoa Agirre 2010ko abe. 20a, 11:09
Aurreko urteetako arrakasta ikusita, laugarren edizioa prestatzeari ekin dio Huheziko Ikus-Entzunezko Komunikazioko irakasle eta ikasle talde batek. Dagoeneko deialdia irekita dago: 2011ko martxoaren 25a bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak. Jaialdia 2011ko maiatzaren 11n eta 12an egingo da.

2010eko Huhezinema jaialdian 66 lan aurkeztu ziren, eta jende ugari bildu zen Huhezi fakultatean eta Aretxabaletako Arkupe kultura etxean. Eta aurtengoan ere bi egunetarako egitarau zabala antolatuko dute.

Lehiaketa ofizialean parte hartzeko deialdia ireki dute, eta 2011ko martxoaren 25ean bukatuko da
lanak bidaltzeko epea. www.huhezinema.com webgunean aurkitu daitezke lehiaketaren oinarriak
eta izen-emate fitxa.

Dokumental, fikzio eta animaziozko film laburrak

Aurtengo egitarauak aurreko edizioaren ildotik jarraituko du. Aurten ere, dokumental, fikzio eta animaziozko film laburrak jasoko dituzte, eta epaimahaia osatuko dutenek baloratuko dituzte lan horiek. 10 lan onenei saria emateaz gain, euskarazko lan onena, film labur onena eta publikoaren lan gustokoena sarituko dira.

Maiatzaren 11n, hitzaldiaz gain, Ikus-Entzunezko Komunikazioko 3. eta 4. mailako ikasleen dokumentalak eta fikziozko lanak ikusiko ahal izango dira. Eta maiatzaren 12an izango da lehiaketa ofiziala; aukeratutako 10 lan onenak eskaintzeaz gain, sari banaketa izango da.

Huhezinemaren helburuak

Antolatzaileen arabera Euskal Herrian sortutako ikus-entzunezko produktuen agertoki izan nahi du Huhezinemak. Eta esperientzia duten zuzendariez gain, hasiberrientzat irekia dagoen erreferentzia ere izan nahi du. Horrela bada, "kolore, amets eta ilusio guztiak barneratzen dituen bilgune da Huhezinema jaialdia."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak