Iruñeko ekitaldian egondako Agurne Barrusok azaldu du alderdi hori legeztatzeko prozesuan aurrerapausoak emateko ordua dela: "Azkenaldiko adierazpenak eta Espainiako Estatuaren aldetik dagoen borondatea ikusita, inportantea da legalizazioaren aldeko ekimena plazaratzea, are gehiago orain bizi dugun momentu politikoan". Horren harira, azpimarratu du "beharrezkoa" dela Euskal Herrian zabaldu den prozesu berri horretarako.
"Erabilera alderdikoia"
Barrusok defendatu du ezker abertzaleak "espresio eta forma legala" izan behar duela: "Alderdi Legeari berari orain arte oso erabilera alderdikoia eta elektorala eman zaio". Dena dela, esan du maiatzeko hauteskundeetan ordezkatuta egotea "posible" dela, eta hori hala izan dadin lanean ari direla. Horren harira, iragarri du datorren asteotan alderdi berriaren estatutuak aurkeztuko dituztela erregistroan.