Elgetako bideak garbi egongo dira Danbakako finalaren aurreko azken kontzerturako

Amaia Txintxurreta Guridi 2010ko abe. 17a, 12:23

Eguraldi Iragarpenak dio elurra egitekotan 400 metro inguruan egingo duela iluntzera arte, horregatik, Foru Aldundiren elurra kentzeko makina arduratuko da Elgetako bideetaz iluntze-gauean. Beharra egongo balitz, udaletxeko elurra kentzeko makina ere gertu dago bideak garbitzeko.

Gaueko 22:30ean hasiko da Danbakako finalaurreko azken kontzertua eta talde hauek igoko dira Espaloiko taula gainera: Dark Code (Bergara), Kubers (Arrasate) eta Asfiksia (Oñati).

Musika estiloak

Bergararrek death metal melodikoa egiten dute; arrasatearrak pop-rock estilotik hurbil daude eta oñatiarrek heavy-rockari heldu diote euren abestietan. Hirurek helburu bera izango dute: finalerako txartela lortzea.

Sarrerak

Sarrerak salgai daude Goienako edozein egoitzetan eta Espaloian, baita 943 25 05 05 telefonoan ere. Prezioa 5 eurokoa da, Gaztekutxarekin erosita, berriz, 3 eurokoa.

Finalistak astelehenean

Danbakako edizio honetako finalean egongo diren hiru taldeak zeintzuk izango diren, Asteleheneko GOIENA paperean jakingo dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak