Swap bat "apustu" antzeko bat da: denbora epe bat hartuta, banketxeak eta bezeroak elkarri ordainketa batzuk egitera konprometitzen dira, adostutako kopuru baten gainean (adibidez, kasu gehienetan moduan, hipoteka bat). Bezeroak interes finko batzuk ordaintzen dizkio banketxeari denbora-epe horretan, eta banketxeak bezeroari interes aldagarri batzuk. Bezeroaren interes-tipoa banketxearena baino altuagoa baldin bada, banketxeak irabazten du; alderantziz baldin bada, bezeroak.
Bestalde, kontratua ezeztatzeak diru-kopuru handia ordaintzea dakar: bezeroak bi interes tipoen arteko aldea ordaindu behar du geratzen den kontratu-epe osorako. Milaka eurotara ailegatu daiteke bezeroak ordaindu beharrekoa.