Bigarren minutuan UDAk egindako golak markatu du aste bukaerako derbia

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko abe. 12a, 21:27

Partidu eskasa izan zen baina Aretxabaletak urrezko hiru puntu eraman ditu etxera.

polit bat ikusteko grinaz batu ziren Mojategin 500 bat lagun, baina ez Mondrak ez UDAk ez zuten horrelakorik eskaini. Osagai interesgarriak zituen hitzorduak; derbia, taulan parekatuta dauden bi talde... baina laster iritsi zen partidua markatuko zuen inflexio puntua; UDAren lehenengo gola. "Akats larria egin dugu", adierazten zuen partidu amaieran Mondrako entrenatzaile Iban Rodriguezek. "Pase luze bat, gure atezaina atera egin da, defentsa, atezaina... aurrelari bat irten da eta... gola partiduko bigarren minutuan!". Aretxabaletako Aitor Perez izan zen lehenengo golaren egilea. "Tanto garrantzitsua izan da guretzako", adierazten zuen partidua amaitu ostean UDA-ren entrenatzaile Rafa Barrutiak. "Hortik aurrera gure jokoa egiten saiatu gara, baina egia da partiduak ez digula askorako eman. Mondrak zuzeneko bere joko hori egin du. Akaso ikusleei ez zaie gehiegi gustatuko baina oso arriskutsua zen guretzako, izan ere edozein momentuan egiten dizute gola".
     Harmailetatik ez genuen horrelako arriskurik ikusi. Egia da etxeko taldeak aukera bat edo beste sortu zuela, baina Atxabaltarrek ere bai eta ikusteko behintzat partidu nahiko aspergarria izan zen. Salbuespena izan ziren azken 30 minutuak. Berdintzeko premiak bultzatuta etxeko taldeak jokoa azkartu zuen eta horrek zenbait jokaldi interesgarri eman zituen. "Maila honetan derbiak horrelakoak izaten dira", zioen Mondrako entrenatzaile Iban Rodriguezek. "Bi taldeak gogor saiatu gara, baina gaurko partidua lehenengo gol horretan erabaki da. Irabaztea nahi genuen alde batetik puntuak beharrezkoak ditugulako eta bestetik jarraitzaileendako, baina ezin izan dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak