Saltzaileak eta erosleak gustura Azokako hirugarren egunean

Maider Arregi 2010eko abenduaren 6a

Hirugarren egunean erotismoak protagonismoa izan du. Areto Nagusian Manex Rekartek egindako tailerrak esaterako, jendetza erakarri du. Bihar, abenduaren 7an, Durangoko Azoka zuzenean, Azoka Telebistaren bitartez izango duzue ikusgai. Besteak beste, erotismoa sortzaileen begietan izeneko mahaingurua izango da areto nagusian. Hizlariak: Gose taldeko Ines Osinaga, Ivan del Campo zine zuzendaria, Edorta Jimenez idazlea, Kattalin Miner (Queer) eta Jon Arano (komikia).

Hemen duzue biharko Durangoko Azokako egitaraua oso osorik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak