Euskaraz bizitzeko deia egin dute egunotan

Mirian Biteri 2010eko abenduaren 5a

Euskararen aldeko mezuak han eta hemen entzun ahal izan ziren Debagoiena osoan zehar, joan den egubakoitzean. Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta, ekimen asko antolatu zituzten gurean; guztien artean, Loramendi elkarteak eta Leintz Udal Euskaltegiak, iluntzean, Aretxabaletan egindako ekitaldia azpimarra daiteke

Manifestua irakurriz hasi zen hori, 18:00etan. Ohikoa den moduan, euskaltegiko ikasle batek irakurri zuen; Mario Alvarez mexikarrak, hain justu. Euskara geureganatzeko eta erabiltzeko deia egin zuen. Manifestuaren ondotik, argazkia atera zuten, eta jarraian, Basotxo abesbatzak emanaldia eskaini zuen. Kantaldia amaitzean, udaletxe zaharrera joan ziren guztiak, trikitixaz lagunduta. Gustura jan zituzten txistorra pintxo beroak, kantuan egin zuten bitartean.

Bailarako gainerako herrietan ere bestelako ekimenak egin zituzten. Txatxilipurdik antolatuta, Arrasaten, esaterako, Lip dub antzekoa grabatu zuten gazteek atzo arratsaldean. Eskoriatzan, Bergaran, Oñatin eta Antzuolan ere askotariko ekitaldiak izan zituzten egubakoitzean. Horien guztien berri aurkituko duzue biharko GOIENA paperean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak