Debagoieneko bidaia agentzietan "egoera kaotikoa"

Xabier Urtzelai 2010ko abe. 4a, 15:37

Aireko kontrolatzaileek atzo lana utzi zutela-eta, gaur goizean Debagoieneko bidaia agentzietan ez zeuden umorez komunikabideen galderei erantzuteko, nahikoa buruhauste zuten-eta jaso dituzten erreklamazio guztiei erantzuten; batek baino gehiagok halaxe deskribatu du goiza, "kaotikoa". Debagoiendar asko atzo iluntzean ziren oporretan irtetekoak, gehienak Loiutik, eta egoeraz jabetuta etxera bueltatu ziren. Bidaia agentziekin berba egin ostean, goizean aireportura itzuli dira berriro ere. 

Bidaia agentzietatik erabiltzaileek denetariko mezuak jaso dituzte. Atzo komunikabideek behin eta berriro adierazi zuten hobe zela jendea etxean geratzea, aireportuak ez kolapsatzeko; bidaia agentzia batzuetatik bezeroei adierazi diete internet bidez jarrai ditzatela euren hegaldien azken ordukoak; airepotura joateko gomendioa jaso duenik ere bada, hegaldia irteten ez bada, erreklamazioa jartzeko. Hala, Goienaren galderei erantzun dieten Arrasateko hiru agentzietatik adierazi dute, eurek gutxienez 100 bezero dituztela egoera horretan. Noski, ez dira Arrasateko bidai agentzia guztiak, ezta debagoiena osokoak ere. Horrek esan nahi du ibarreko lagun asko geratu direla, oraingoz, ez aurrera ez atzera.

Espainiako Gobernuak alarma egoera aldarrikatu du

Egoera horren aurrean, Espainiako Ministroen Kontseilua goizeko bederatzietatik eguerdira arte ezohiko bileran izan da, aire kontrolatzaileen lanuzteak sortutako krisia dela-eta. Euskal aireportuetan kontrolatzaileak euren postuan daude goizetik, baina aire trafikoak itxita segitzen du. Aireportuen irekiera 13:00etatik 19:00etara atzeratu dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak