'Olentzero & Co!' musikalaren estreinaldi arrakastatsua

Irati Goitia 2010ko abe. 5a, 19:07

Eibarko Coliseoan izan zen estreinaldia zapatuan eta bi izan ziren eskaini zituzten emanaldiak: bata17:30ean eta bestea 20:00etan. Bietan bete zen Coliseoa.

Olentzero & Co! pop-rock musikalak ukitu modernoa du, eta,  horrela, rap doinuak entzun genituen Eibarren, kabaretaz gozatu genuen edota break-dance-a dantzatzen ikusi genituen basoko iratxoak.

Zoriontasuna

Ikazkinak opariak banatzen ditu urteko egun berezienean, baina atzo, musikaleko protagonista Peruk eskatzen dion bezala, zoriontasuna banatu zuen Coliseoko ikusleen artean. Haurrak zein gurasoak pozik ikusi genituen ikuskizunarekin batera abesten, dantzatzen eta txaloka.
Emanaldiaren amaieran emozioa zen nagusi: haurrak erabat txoratuta ikusitakoarekin eta parte-hartzaileak arro eginiko lanarekin.
Oraingo asteburuan Arrasaten izango dugu ikuskizunaz gozatzeko aukera. Izan ere, Olentzero Arrasateko Amaia Udal Antzokira etorriko da. Emanaldiak zapatuan eta domekan izango dira, baina dagoeneko ez da sarrerarik gelditzen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak