Euskalmet-en arabera, eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Egunaren lehen partean espero dugu prezipitazio gehiena botatzea, gainera kantauri isurialdean trumoi-ekaitzak eta txingorra bota ditzake. Eguerditik aurrera atertzeko joera hartuko du eguraldiak, hobetzeko joera hori barnealdean igarriko da lehendabizi eta kostaldean beranduago atertuko du. Elurraren maila 200-300 m-ra egongo da goizaldean eta goizean, baina arratsaldean 500 m-ra igoko da. Tenperaturak hotzetik jarraituko du.