Gariren emanaldia domekan Bergaran

Iazko udazkenean kaleraturako 16 lore diskoko kantuekin etorriko da Gari domekan Bergarara. Zabalotegiko aretoan izango da emanaldia, 19:00etan.

Diskoaren sorkuntza eta ekoizpen prozesuak lanaren bizigarritasuna areagotzen lagundu zuela dio Garik, "16 lore oso modu naturalean jaio baitzen, inolako aurre-plangintzarik gabe". Akustikoan grabaturikoa, hhainbat garaitako/garitako 16 abesti jasotzen ditu lanak:  Ta zer ez da berdin, Zaharra zara Bilbo, Aitormena, Zu gabe, Zoratzen, Esperantzara kondenatua...  Diskoko lore guztiak estudioan grabatu zituzten, bat izan ezik: Gasteizko Artium museoan zuzenean Patti Smith kantariarekin batera grabaturiko Nire gu berriarekin kantuaren bertsioa, hain zuzen. Hertzainak taldeko kantari ohiak betiko kezkak eta gaiak barru-barrutik aldarrikatzen ditu bere azken lanean: maitasuna, inkonformismoa, etsipena, bizitzari barre egitea…

Domekako emanaldirako sarrerak 5 eurotan eskuratu ahal izango dira domekan bertan, Zabalotegiko leihatilan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.